2011eko abenduaren 18an, igandea, Oiartzunen Txerri Eguna ospatu zen. Horretarako, herriko plazan azoka bat antolatu zen urtero bezala, eta nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, jende asko ibili zen. Guk, Elizaldeko DBH 4ko ikasleok, postu bat jarri genuen ikasbidairako dirua lortzeko. Bertan txistorra bokatak, bizkotxoak, patata tortila eta edariak saldu genituen eta goiz osoa lanean ibili ondoren, diru nahikoa irabazi genuen ikasbidairako.
