Martxoaren 26tik 29ra Elizalde Institutuko 4. mailako ikasleak Londresera bidaiatu genuen Biarritzen hegazkina harturik. Lehenengo egunean, hegazkina hartu genuen eta gero aterpetxera, Clink 78ra, joan ginen gauzak uztera. Jarraian, Big Ben inguruan paseatu eta han afaldu genuen. Bigarren egunean, autobus turistiko batean ibili ginen Tamesis ibairaino eta han itsasontzi bat hartu genuen Big Beneraino.Ondoren, Hide Parken bazkaldu eta denbora librea eduki genuen aterpetxera joateko ordua iritsi arte. Hirugarren eguneko goizean, Harrods ingurura hurbildu ginen eta bazkaltzera joateko denbora iritsi arte.Hide Parken bazkaldu ondoren, arratsaldean, Candem Townen ibili ginen denbora librea aprobetxatuz, berriro ere Clink 78ra joan arte. Azken egunean, esnatu, gauz guztiak prestatu eta aterpetxetik atera ginen aireportura bidean, lauak aldera Oiartzunera iristeko.
Informatika dbh4 (Estitxu eta Itsaso)
Informatikako lanak gordetzeko koadernoa. (2011-2012)
2012/04/18
2011/12/20
Oiartzungo Txerri Eguna
2011eko abenduaren 18an, igandea, Oiartzunen Txerri Eguna ospatu zen. Horretarako, herriko plazan azoka bat antolatu zen urtero bezala, eta nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, jende asko ibili zen. Guk, Elizaldeko DBH 4ko ikasleok, postu bat jarri genuen ikasbidairako dirua lortzeko. Bertan txistorra bokatak, bizkotxoak, patata tortila eta edariak saldu genituen eta goiz osoa lanean ibili ondoren, diru nahikoa irabazi genuen ikasbidairako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
